euesen

Carmen, Napoliko San Carlos Antzokian


EMANALDI HONI BURUZ

Carmen lau ekitaldiko opera dramatiko bat da, Georges Bizeten musika duena. Ludovic Halévyk eta Henri Meilhacek egin zuten frantsesezko libretoa, Prosper Mérimée-k 1845ean argitaratutako Carmen eleberrian oinarritua. Orobat, litekeena da eleberri horrek Aleksandr Pushkin errusiar idazlearen Ijitoak olerki narratiboaren eragina izatea. Mériméek olerkia irakurri zuen errusieraz, 1840an, eta frantsesera itzuli zuen 1852an.

Opera Parisko Opéra-Comique antzokian estreinatu zen 1875eko martxoaren 3an, baina kritikari gehienek kritika negatiboak egin zituzten. Laugarren edo bosgarren emanaldiaren ondoren, kentzeko asmoa izan zuten antzokikoek. Azkenean, eutsi egin zioten, eta 48 emanaldi eman ziren lehen denboraldian, baina ekarpen txikia egin zien Opéra-Comique antzokiaren diru-sarrerei. Denboraldiaren amaieran, antzokiak sarrerak oparitzen zituen ikusle gehiago lortzeko. Bizet bihotzeko batez hil zen 36 urte zituela, 1875eko ekainaren 3an, Carmen opera zer ospetsua izango zen jakin gabe. 1875eko urrian, Vienan eman zuten, eta arrakasta handia lortu zen, ikusleen zein kritikarien aldetik, eta horrek munduan izango zuen ospearen hasiera markatu zuen. Opéra-Comique antzokian ez zuten 1883ra arte berriro eman.

Bizeten azken opera horrek opéra comiquearen generoa aldatu zuen, mende-erdian zehar aldaketarik gabe egon ondoren; izan ere, aldatu baino gehiago, azkena eman zion. Urte gutxian, operaren (serioa, heroikoa eta deklamatorioa) eta opéra comiquearen (arina, burgesa eta elkarrizketak dituena) arteko bereizketa tradizionala desagertu egin zen. Are gehiago, Carmen operak ospea eta nabaritasuna lortuko zituen mugimendu bat elikatu zuen, Italian lehenik eta mundu osoan geroago: errealismoarekiko gurtza edo verismoa

Bizeten heriotza goiztiarrak eta oinordekoen nahiz editoreen zabartasunak testuen inguruko arazo larriak eragin zizkieten adituei eta interpretatzaileei, haren gainerako operetan bezala. 1960ko hamarkadara arte ez zituzten konponbideak aurkitu.

Carmen operaren istorioa Sevillan (Espainia) girotuta, 1820 inguruan, eta protagonista izaera basatiko ijito eder bat da. Carmenek José kaporala, esperientziarik gabeko soldadua, seduzitzen du.  Carmenekin duen harremana dela eta, kaporalak bere aurreko maitea baztertzen du, nagusiaren kontra matxinatzen da, eta desertatu ostean, kontrabandista-talde bati gehitzen zaio. Azkenik, Carmenek bere maitasuna Escamillo toreatzaileri ematen dio, eta Josék, jeloskor, Carmen hiltzen du.

NON: Napoliko San Carlos Antzokian.
OBRA: ‘Carmen’ de Geaorges Bizet.
DATA: 12/2015.

Curro Vargas, Zarzuela Antzokian
Estudioko argazkiak