Izan zaitez haren jarraitzaile hemen:
Biografia
Kritikarik zilegienak azken 50 urteetako Euskal Herriko tenorerik garrantzitsuetarikotzat jotzen du, eta askorentzat, Franco Corelli berria da, bere lirico-spinto errepertorioagatik eta bere brontzezko ahots ederragatik, zeinak munduko izen handiko antzezlekuetara eraman duen.
Abadiñon, Bizkaian, Durangoko Kontserbatorioan hasi zuen bere ahotsaren formakuntza geroago Bilbo, Madril, Marsella, Paris, Erroma eta EEBBra mugitu zen, non bere ahotsaren formakuntza sakondu zuen Agurtzane Mentxaka, Ana Begoña Hernandez, Francisco Ortiz, Elisabetta Fiorillo edo Francisco Casanova bezalako irakasleekin.
Opera munduko lehen urratsetan, espainiako tenore errebelaziotzat zuten, orain, Gorrotxategi, zazpi urtez bere karrera kontsolidatu eta tituluak estreinatzen egon ostean, kritikak goraipatu egin du beste behin, Simon Boccanegran Gabriele papera eginez estreinatu ondoren, tenore ezin hobe bezala, ahots ausart eta argiduna.
Jaume Aragall edo Manuel Ausensi bezalako zenbait lehiaketetan garaile izan zen, baina 2011. urtean Novaran egin zen Madama Butterflyn egindako Pikertonen debuta izan zen honen karrera abiadura handiz bultzatu zuena eta antzoki eta auditorio garrantzit suenetariko batzuetan antzeztera eraman zuena, besteak beste, Erromako Operan, Laussaneko Operan, Real de Madril Antzokian, Salzburgon dagoen Felsenreitschule Antzokian, Napolin aurkitzen den San Carlo Antzokian, Mexico Hiriko Bellas Artes Antzokian, Sidneyko Operan, Dresdeko Semperoperren, Montecarloko Operan Beijingo National Centre for the Performing Arts-en.
Kontuan izan behar da genero liriko espainiarrarekiko duen jakin-mina, Madrilgo Zarzuela Antzokiko abeslari ohikoa izanik, non azken denboraldietan Curro Vargas (Curro), El Gato Montés (Rafael) edo La Villana (Don Fabrique) antzezlanetan ikusi dugun eta aurrerantzean Maria del Pilar edo El Caserío lanetan ikusiko dugun.
Orkestrako izen handiko zuzendariekin egin du lan Zubin Metha, Robberto Abbado, Miguel Ángel Gomez Martinez, Jesús Lopez Cobos, Stefano Ranzani, Danielle Callegari, Guillermo Garcia Calvo, Renato Palumbo edo Óliver Díaz besteak beste.
Azken urteetan bere ibilbidea drama-roleetara bideratu du, Manon Lescaut, Otello edo Sansone eta Dalila izeneko lanak estreinatuz.