eneseu

Tosca, Leóngo Berrehungarren Urteurreneko Antzokia (Mexiko)

EMANALDI HONI BURUZ

Tosca hiru ekitaldiko opera bat da. Musika Giacomo Puccinirena da, eta libretoa, italieraz, Luigi Illica eta Giuseppe Giacosarena. Arrakastaz estreinatu zuten Erroman, 1900eko urtarrilaren 14an, Costanzi Antzokian. Obraren testuak drama handi bat du oinarri: La Tosca, Victorien Sardourena. Parisen estreinatu zuten 1887an, Sarah Bernhardt aktore handia protagonista zela.

Tosca Italiako errepertorio egiatiko operarik adierazgarrienetako bat da, indar dramatiko handia duelako eta errepertorioko ariarik ederrenetako batzuk dituelako. Argumentuan, maitasuna, intriga, indarkeria, grinak eta heriotza uztartzen dira. Madama Butterfly eta La Bohème operekin batera, Pucciniren operarik ezagunenen hirukotea osatzen du.

Musikaren aldetik, obrak Puccinik ordura arte garatutako estiloa du: diskurtso musikala jarraitua da, aria batek edo bik etena. Eszenarik zirraragarrienak lehen ekitaldiaren amaierako Te Deum, eta Vissi d’arte eta E lucevan le stelle ariak (hurrenez hurren, Toscarena eta Mariorena) dira. Dramatikoki, bigarren ekitaldiak Pucciniren beste obrek lortu ez duten indarra du.

Obra Erroman gertatzen da, 1800eko ekainaren 14an, Napoleonek austriarrak garaitu zituenean, Michael von Melas jenerala buru zutela, Marengoko batailan.

NON: Tosca, Leóngo Berrehungarren Urteurreneko Antzokia (Mexiko)
OBRA: Tosca.
DATA: 

 

Attila de Verdi
Madama Butterfly, Veneziako La Fenice Antzokian